Teknologia albisteak

Ortzadar Ipuin Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
nagore ferreira zamalloa
2005-09-15 : 14:09

Ikasturte honetan ere Ortzadar Ipuin Lehiaketa - Xabier Leizaola Saria antolatu dugu. Aurten bederatzigarren aldia da. Lanak bidaltzeko azkenengo eguna urriaren 30a da. Anima zaitezte!!!

IX Ortzadar Ipuin Lehiaketa - Xabier Leizaola Saria
Lehiaketaren oinarriak:
1. PARTE-HARTZAILEAK
Nahi duten egileek har dezakete parte lehiaketan, beti ere 18
urteak beteak baditu.
2. GAIA, MODALITATEA, LUZAPENA
Euskara eta gaztelaniazko lanak izango dira sarituak.
Honenbestez, bietako edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal dira
lanak. Gaiaren aldetik, askatasun osoz idaz daiteke baina, hori
bai, originalak eta beste inon argitara gabeak behar dute izan.
Lanaren luzapenari dagokionez, ezingo dute hiru orrialde baino
gutxiagokoak izan ezta lau orrialdetik gorakoak ere, DIN-A4
formatoan eta alde batean idatzita, idaz-makinaz eta espazio
bikotzean.
3. AURKEZPENA
Laneko hiruna ale bidali beharko dituzte parte-hartzaileek, kartazal
itxi batean, egilearen identifikaziorik gabe, eta izenburu edo lelo
batekin. Orrialde guztien buruan izenburu edo lelo hori idatzi
beharko da. Kartazal nagusi horren barruan beste bat sartuko da
izenburu edo lelo berdinarekin egilearen datu pertsonalekin: izen-deiturak,
telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea. Horiez
gain, NANaren fotokopia bat aurkeztu beharko da. Halaber, testua
formato digitalean (CD) edo diskete batean (PC) aurkeztuko
beharko da. Lehiakide bakoitzak lan bakarra eta hizkuntza baten
aurkeztu ahal izango du.
4. AURKEZTEKO EGUNAK ETA LEKUA
Lanak gaurdanik eta URRIAREN 30a arte aurkeztu ahal dira.
Egun horretara arteko zigilu-marka duten gutun eta idazlan guzti-guztiak
onartuko dira. Lanak helbide honetara bidali beharko dira:
Ortzadar Ipuin Sariketa
Bilbao-Galdakao errepidea, 8.
48004 Bilbo
5. LANEN JABEGOA
Egileak dira idazlanen jabe. Aitzitik, sariketa honetan parte
hartzeagatik, DEIAk egunkari honetan argitaratzeko eskubidea

Erantzun

Sartu