GMail euskaratzeko aukera aipatu genuen atzo, bere gorabeherekin. Ez da hori Googleren e-posta zerbitzuak azken aldian izan duen berrikuntza bakarra. Bi hauek ere aipatzeko modukoak dira: Google Talk zerbitzu berriarekin duen lotura, eta beste e-posta helbide batzuk erabiltzeko aukera.
Berrikuntza interesgarri bat, adibidez, Gmail-etik bertatik beste e-posta helbide batzuekin idatzi daitekeela. Batzuek spam kontrolerako darabilten moduarekin konbinatua, aurrerapen galanta.
Edo, epe ertainera garrantzia izan dezakeena, Gmail beste zerbitzu gehigarri batekin lotu du Googlek: Google Talk, aldi berean txat edo bat-bateko mezularitza (IM, Instant Messaging), eta Internet bidezko ahots-komunikazioa; telefonoa, alegia. Bat-bateko mezularitzatik telefonorako urratsean gauza gehiago ikusiko ditugu laster. Skype programa ezagunak, beraz, konkurrentzia izango duela argi dago. Eta Skype aipatu dugularik, hau ere katalanez dago jada.
Albiste honetako detaile katalanak, TecnoCE weblog elebidunetik atera ditugu (katalanez eta espainolez idazten du egileak). Erreferentzia interesgarri bat.
Erantzun
Sartu