Gaur atseginez aurkeztu nahi dizuet (jada ezagutzen ez duzuenoi) blog euskaldun berri bat. Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua (AHED) du izena, eta Patxi Lurra (edo hobe esanda Iñaki Peña) adiskideak sortu du. Patxi blogen munduan beteranoa dela esan dezakegu, eta ziur naiz gauza interesgarriak dituela bertan esateko.
Patxi-Iñaki ez da berria blogen munduan. Aspalditxotik dabil blog askotan erantzunak idazten, eta baita artikuluak ere. Artikulu gogoangarria idatzi zuen Sustatu -n azken Korrika -ren harira, Korrikak euskaldun berriak omendu nahi zituela-eta euskaldun berri etiketa arbuiatuz.
Irailaren 1ean izan zen blogaren irekiera ofiziala. Atal interesarriak izango ditu: Bilboko kontuak, medikuenak (bera medikua baita), militantismoak... Blogaren aurkezpen orrian aipatzen ditu gustuko dituen hainbat gauza, eta horrelakoak gustuko dituztenek atsegingo dutela bloga. Monty Python , Young Frankenstein ...
Blog aurkezpen hau
Erantzun
Sartu