Teknologia albisteak

Beste plaga bat: splogak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-09-06 : 12:09

Spam + blog = splog. Sareko zaborraren azken adierazpena, beste plaga bat. Spamak aspaldi utzi zuen e-posta (eskatu gabeko publizitate bidalketa), eta blogetara ere iritsi zen, erantzun eta trackback eran. Orain beste urrats bat eman du spamak: blog bihurtu dira spameatzeaileen mezuak.

Blogetako spama, orain arte, blogetara bidalitako gezurrezko erantzun eta trackbacketara mugatu da. Trackback-en alorrean, kasino eta abarren zaborrak, tresna hau ikaragarri oztopatu du (eta batzuen ustez, hil ere bai) aurtengo otsailetik aurrera batik bat, eraso masiboak hasi zirenetik.

Splogak urrats bat harantzago doaz, eta jatorri nagusi bat dute: Blogger, Google-ren blog plataforma. robot espamatzaileek Automatikoki sortzen dituzte blog faltsuak Bloggerren, eta, horrela, aktualitate bilatzaileetan berba-kakoak sartuz, nabarmendura lortzen dute azken uneari dedikatutako guneetan (technorati eta).

Hona hemen splog batzuk:

  • http://skintags3hn.blogspot.com/
  • http://alternativepr.blogspot.com/
  • http://links11.blogspot.com/

Lotura zuzenik gabe emango ditugu, beren helburu kutsakorrean ez kolaboratzeagatik. Erabiltzaile faltsua, robot batek gehitutako berba zopa zentzugabea, modako terminoen inguruko lotura sorta...

Blog bilatzaile batzuek protesta egin dute jada. IceRocket kexu da, Bloggerreko milaka splog borratu behar dituztela egunero beren bilaketen emaitzak kutsa ez daitezen.

Defentsa gisa, batzuek SplogReporter sortu dute. Splog bat detektatzen baduzu, han eman bere helbidea, eta pentsatzekoa da jakinaraziko dietela ingurukoei.

Erantzun

Sartu