Bost hiri dira 2012ko Joko Olinpikoak ostatatzeko hautagaitza dutenak, eta bihar erabakiko da nork eroango duen saria Singapurren, aristokrata mordo baten artean erabakita. Hautagaitza bakoitzaren webguneak konparatu ditu BBCk artikulu honetan, eta onena Pariskoa omen da.
Duela aste batzuk kaleratu zuen BBCk konparatiba hau eta nahiko argi ematen du analistak bere iritzia: webguneen merituagatik balitz, Paris 2012 garaile.
Etxekoak, Londreskoak, itxura one ematen du halaber. Apur bat lehorragoak Mosku eta New York, eta okerrena Madril 2012. Artikulugilea Mac batetik ari zen, eta bere nabigatzaileetatik batek ere ez zuen ondo funtzionatzen Madrilgo gunearekin. Diseinua ere okerrena, monotonoa.
Erantzun
Sartu