Interneteko bilatzaile nagusia, Google da. Yahoo-ko bilatzailea ere, txukuna da. Baina, nola erabili biak batera?
Twingine eta DoubleTrust berriek horixe egiten dute. Zuk idatzitako hitza bietan bilatu.
Twingine-k bi zutabetan eskaintzen dizkizu emaitzak, nahastu gabe; ezkerrekoan google-renak eta eskubikoan yahoo-renak. Ikusten da, adibidez, googlen aldea askoz bixkorrago kargatzen dela.
DoubleTrust, berriz, urrats bat aurrerago doa, eta emaitzak nahastuta ematen dizkizu. Bi bilatzaileetan irten baldin bada orri bat, hura gorago erakustiko dizu; batean bakarrik irten baldin bada, beherago. Bi bilatzaileen media moduko bat egiten du horrela.
Konparatu, adibidez, basque hitza bilatu eta jasotzen diren emaitzak Twingine bilatzailean eta DoubleTrust-en.
Google-k berak bakarrik duen abiadura, ordea, ezin lortu bi hauek. Eta kuriositate modura ondo badaude ere, eguneroko lanerako...
Erantzun
Sartu