Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eleccionesvascas.com, hauteskundeei buruzko bloga

Apirilaren 17ko hauteskundeen inguruan gertatzen denari buruzko bloga da. Hauteskundeak ikuspuntu informal batetik tratatzea du helburu. Cybereuskadi.com-i lotutako bloga da eta Alianzorena da euskarri teknikoa.

Eleccionesvascas.com bloga gaztelaniaz dago eta partiduek Internet nola erabiltzen duten, Googlen duten publizitatea edo politikoen foroak dira tratatzen dituzten gaietako batzuk.

Modu neutralean

Blogaren helburua da inkesten edo hauteskunde kanpainaren gaineko informazioa modu neutralean jasotzea. Hauteskunde egunean, apirilaren 17an, botoen kontaketaren berri emango dute hautestontziak itxi bezain laster.

Euskal internauta batzuek jarri dute martxan bloga, tartean dago Cybereuskadi.com -eko Jose del Moral. Barakaldoko Alianzo enpresak garatu du alde teknikoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu