Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hautagaitzekin txat edo galde-erantzun txandak

Sustatu
2005-04-04 10:04

Hauteskunde-kanpainetan Interneten erabiltzen den baliabideetako bat izaten da hautagaiekin txat edo elkarrizketak online egitea. Oraingoetan ere martxan daude. Euskarazko batzuk ere bai. Adibidez, Josu Jon Imaz-ek egingo duena 10.00etatik aurrera, gaur bertan, astelehen goiz honetan.

Ez da hautagaia, baina bai Ibarretxeren koalizioko bi alderdietako baten burua, eta hemen txatetatuko du internautekin, lehenbizi euskaraz eta gero gaztelaniaz.

Ibarretxe.com webgunean Begoña Errazti (EA) eta Juan Maria Atutxa ere iragartzen dituzte. Kasu hauetan ere, badirudi bi txat izango direla, bat euskaraz eta beste bat erdaraz. Nonbait, oraindik ez dute konfirmatu Ibarretxek berak egingo duenik.

Espainiako hedabideek ere berriketaldiak iragartzen dituzte beren webgune berezietan. Bai Maria San Gilek eta bai Javier Madrazok hitzordua dute jada El Mundo-n eta El Pais-en

Beste hautagai batzuek eginak dituzte txat batzuk dagoeneko. Uztarria.com-en debekua jasan duen Aukera Guztiak hautagaitzako Lurdes Agirrezabal elkarrizketatu zuten joan den astean.

María San Gilek ere egin zuen txat bat bere alderdiko webgunean duela bi aste.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu