Asmoz Fundazioak ingurumenaren inguruan prestatutako ikastaro zikloari hasiera emango dio. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (IHOBE) antolaturiko ikastaroa Donostian izango da apirilaren 4etik 21era bitartean.
Urteetan jarduera industrial edo kimikoa jasan duten guneek ondorio ezkorrak izan ditzakete bai ingurumenaren gain baita gizakion gain ere. Lurzoruaren deskontaminazio eta ondorengo berrerabilpenaren garrantzia ezinbestekoa da beraz ingurumena suspertzeko, lur-zoru hauek gainera publikoak izaten dira gehienetan.
Herri-administrazioetako teknikari eta zinegotziak gai hauetan ikuspegi praktikoenetik trebatzea. Hauekin batera ordea, ikastaroa ingurumen formazioan interesa duten pertsonei zuzendua dago.
Ikastaroaren programa Unibertsitateetako irakasle eta gaian adituek emango dituzten ponentziek, gune kutsatu eta berpiztuetara bisita tekniko gidatuek eta talde mugatuetan banaturiko tailerrek osatzen dute.
Lurzoru poluituei buruzko ikastaroaz gain ingurumen formakuntza ziklo hau apirila eta ekaina bitartean emango diren beste hiru ikastarok osatzen dute: Energia Berriztagarriei buruzko ikastaroa, Hiri Hondakinen Kudeaketari buruzko ikastaroa eta Tokiko Agenda 21 ikastaroa.
Ikastaro guztietarako izen-emate epea zabalik dago.
Informazio gehiagorako:
Asmoz Fundazioa
Tel: 943 21 23 69
Erantzun
Sartu