Yahook Flickr erosi du
2005-03-21 10:03
Joan den astean aurkeztu zuen Yahook 360 zerbitzua. Zerbitzu horretan argazkiak konpartitzeko erreminta bat ere iragartzen zuen Yahook, Flickr-en oinarrituta egongo omen zen erreminta. Orain, badirudi Flickr bera izango dela zerbitzu horretako erreminta.
Flickr-en blogean diotenez, Flickr-en kontua dutenek lehengo erabiltzaile izena erabili ahal izango dute. Baina, laster Yahooko ID-ak ere balioko du Flickr-en.
Erantzunak kargatzen...