GMail denontzako zabalik apirilaren 1ean
2005-03-21 09:03
Apirilaren 1ean, gainera, urte bat beteko da GMail zabaldu zutenetik. Orduan jende askok uste izan zuen giga bateko posta zerbitzuarena broma bat zela. Baina, ez zen broma eta albiste horrek sektorean iraultza ekarri zuen. Bestek beste, Hotmailek eta Yahook eskaintza hobetzen hasi behar izan zuten.
The Seo Blogen albisteak dioena ez dute oraindik konfirmatu, baina GMailen azken aldian izan diren mugimenduek hori pentsaraztera eraman gaitzakete: Erabiltzaile bakoitzari 50 gonbidapen ematen ari dira orain eta GMailen orri nagusitik sartuz probak egiteko aukera ematen dute.
Erantzunak kargatzen...