Teknologia albisteak

Soinuaren Hotsa: trikitixaren gaineko webgune didaktiko eta ludikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
2005-03-21 : 13:03

Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelenan Trikitrixa Elkartearen Soinuaren Hotsa webgunea. Trikitixak dakarren ondarea transmititu nahi da webgunearekin.

Webgunea didaktikoa eta aldi berean ludikoa izatea ere nahi da. Datu zehatzak eta laburrak, kontu bitxiak, argazki zahar eta berri ugari, pieza osoak deskargatzeko aukera, koplak eta bertsoak... Horiek guztiak aurkituko dituzu www.trikimailua.com helbidean, Soinuaren Hotsa izenburupean.

Ondarea transmititzeko webgunea

Trikitixak euskal kulturaren zati handi bat bete du, presentzia izugarria izan baitu, eta kultura bat dakar. Garai bateko trikitilariak musikari soil baino gehiago ziren, eta funtzio soziala betetzen zuten orduko gizartean.

Trikitixak ondare bat dakar berarekin, eta hori transmititu beharra dago. Horretarako sortu da webgune berri hau.

Trikitixaren Entziklopedia

Trikitixaren Entziklopedia osatzeko asmoari zuzenean lotua ere badago webgunea sortzearen ideia. Biharko Entziklopedia horren erakusgarri izango da webgunea eta, lan-tresna aparta ere izango da, etengabeko ikerketa eta argitalpena bideratuko baitu.

Beste Webgune Euskaldun Bat: Soinuaren Hotsa www.trikimailua.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago