Eroskiko erosketak Internet bidez egin daitezke
Supermerkatura joan beharrean etxetik bertatik erosi eta etxera ekartzen dizute erositakoa. Produktu freskorik ez, baina kontserbak, garbitzeko produktuak, aurrez prestatutako platerak, esnekiak eta beste produktu batzuk eros daitezke. Erregistratu egin behar da erosteko eta ezin da Explorer ez den beste nabigatzailerik erabili.
Firefox, Safari edo IE ez den beste nabigatzaileren batekin Eroskiren on-line dendara sartu nahi izanez gero, mezu hau agertuko zaizu:
Este website está optimizado para Microsoft Internet Explorer 4.01 o superior.
Vemos que el tuyo no es ninguno de ellos, por lo cual no podemos garantizarte la compra ni una navegación efectiva.
Disculpa las molestias.
Bale, barkatzen dizkiot molestiak. Baina, Explorerra erabilita ere ez da webgune harrigarria.
Erosteko moduak
Erosketak egiteko edo zein produktu saltzen duten ikusteko, erregistratu egin behar zara lehenengo. Oraingoz, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bizilagunek egin dezakete erosketa. Erosketa etxera eramatearen gastua 5,98 eurokoa da.
Euskaraz edo gaztelaniaz erosi daiteke. Baina, erosketarekin hasi aurretik, onena nola erosi ikastea.
Erantzunak kargatzen...