Nokiak blogetan iragartzeko kanpaina hasi du
2005-03-17 10:03
Xataka weblog kolektiboa da, gadget eta aparatu berrienen gaineko bloga. Poltsikoko telefonoen edo bestelako gailuen azken modeloei buruzko informazioaren bila joaten da jendea blog horretara. Hala, jende horrengana iritsi nahi izan dute publizitate kanpainarekin.
Horrekin batera, blogetan publizitatea egiteko beste bide bat ere hartu du Nokiak. Espainiako blogari batzuei Nokia 7710 -ak oparitu dizkiete, gero beraien blogetan produktuari buruz idazteko.
Erantzunak kargatzen...