Euskara elkarteen film laburren zirkuituak azken txanpa indartsua egingo du bi egunetan zazpi emanaldi eskainita.
Otsailaren 17an hasi zen euskaraz egindako film laburren zirkuituaren bigarren edizioa. Topagunea eta bere kide diren 22 euskara elkarteren ekimen honek bere azken urratsak egingo ditu hurrengo egunetan, Irundik abiatu zenetik herriz-herri ibili ondoren.
Orain arte bezala, emanaldi gehienen ondoren, zuzendariren batekin hitz egiteko aukera izango dute ikusentzuleek, asmo horrekin joango dira Iñaki Beraetxe (Ostertz) Durangora, Ane Muñoz (El salto de Beamon) Aiarara eta Angel Burgaña (Amnesiak) Balmaseda eta Mutikura.
Datorren urtean gehiago eta are hobeak. Informazio zehatzagoa www.topagunea.org
Erantzun
Sartu