OhMyNews, Hego Koreako kazeta digitalak milaka herritar erreportari bilakatu ditu. Hedabideen iraultza suposatu du webgune horrek. Hala ere, herritarrengandik jasotzen dituzten albiste asko ez dira guztiz zehatzak izaten. Egunkari digital honen sortzailea, Oh Yeon Ho, egun hauetan Espainiar Estatuan dago.
Hedabideak negozio bilakatu aurretik zerbitzu publikoak ziren. Hori dela eta, kazetaritzak zeukan hasierako kontzeptu hori bermatu eta eskaini nahi du OhMyNews.com-ek
Hego Koreako egunkariak, herritarrei kazetari izateko aukera eskaintzen die. Irakurleek aukeratzen dute zein den albistea eta beraiek bidalitako albisteekin sortzen dute agenda. Erreportari lana egin nahi duen kazetariak datu pertsonalak eman behar ditu. Kode deontologiko bat sinatzeko konpromisoa ere hartu behar du.
Kazetari lanak burutzen dituzten herritarrek estilo desberdina eman diote informazioari. Izan ere gertaeren narrazioa lehenengo pertsonan egiten dute. Gainera, lantzen duten gaiaren inguruko hausnarketa pertsonala ere egiten dute. Hedabide tradizionalei eginiko kritikak, pelikulen edota liburuen hausnarketak dira herritarrek lantzen dituzten gai nagusiak. Bataz beste, 160 testu jasotzen dituzte erredakzioan. Dagoeneko 36.000 kolaboratzaile dituzte.
Albiste honen gaineko xehetasun gehiago irakurri ditzakezue hemen
Erantzun
Sartu