Teknologia albisteak

Nafar baten pintxoek arrakasta lortu dute Suedian

Erabiltzailearen aurpegia
Usoa Agirre - Goiena
2005-03-15 : 09:03

Estrella Rydman da Izar Catering enpresako arduraduna. Suediako sukaldaritza eta euskal pintxoen arteko nahastea egiten du. Hala sortu ditu bere euskal pintxo bereziak, Baskista Pintxos suedieraz.

Izar Catering enpresaren menuak bi buffet eskaintzen ditu eta bakoitzean zazpi pintxo mota daude; Euskal Herriko lurralde bakoitzeko bat.

Senarrak eta biek daramate enpresa, baina noizbehinka beste hiru langile ere izaten dituzte sukaldean. Estrella da sukaldaria eta harreman publikoak egiten dituena. Senarra da garraioaren, administrazioaren eta webgunearen diseinuaren arduraduna. Izan ere, badute webgunea ere, suedieraz: www.izarcatering.com

Informazio gehiago duzue Euskal Kulturako albiste honetan.

Erantzun

Sartu