Blogs&Beers topaketa Elgetan, apirilaren 17an
- Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia
- Eguna: Apirilak 17, domeka. Hauteskunde eguna.
- Ordua: 18:30ean
- Nori zuzendua: Bloga duen guztiari. Interesatua daudenak ere ondo etorri. Ez zaio aterik itxiko kotilleatu gura duenari ere.
Horrela egin dute iragarpena Eibarko blog komunitatearen barruan sortua dagoen blogean, Espaloia Kafe Antzokiakoan , hain zuzen.
Zer den blogs&beers
Blog euskalduna dugunok, elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko aukera bat. Ez besterik.
Kromoa, blogetan jartzeko
Luistxo Fernandezek kromo bat egin du eta honela dio: Blogs & Beers izenaren inguruan, batzuek diote BST beharko lukeela euskaraz, Blogak, Sagardoa eta Txakolina. Bedi, beraz, BST. Neuk ikonoa sortu dut, eta menuan jarri loturarekin, honaxe: http://www.espaloia.com/images/B2005
Luistxok dioen moduan, izena eztabaidatua izaten ari da, esaterako, faroan edo Asier Sarasuaren blogean eta berria han eta hemen zabaltzen ari da, Mikel Iturriaren blogean edo teknosexuan, , adibidez. Albistea ere irakurri dugu goiena.net-en.
Ereserkia
Zein ondo pasatu dudan entzun dudanean. Ze ona! Patxi traperok egin du BSTrako ekarpena entzun, entzun.
Informazio gehiago
Blogak eta garagardoak orri ofizialean info osatuagoa: WIFIa egongo dela, blogaren helbidearekin garagardo bat doan, pantaila handi bat egongo dela, hauteskunde emaitzak jarraituko direla
Erantzunak kargatzen...