Sustatu logoa Teknologia albisteak

Korrikaren jarraipena egiteko bloga

Sustatu
2005-03-11 10:03

Gaztelumendik Korrikarekin batera egingo du Orreagatik Bilborainoko bidea, eta hamaika egun horietan bizitzen duena kontatuko du www.korrika.blog.com weblogean.

Kontseiluak ere Korrika 14n parte hartzera deitu ditu herritarrak

Goazen denok Korrika!

Korrikaren asteburuko agenda

Korrika lasterka egitea bakarrik ez denez, Euskal Herriko herri askotan ekintza ugari antolatu dituzte Korrika dela-eta. Hemen duzue asteburuko agenda:

Martxoak 12

  • Zarautz: Korrika eguna.
  • Legorreta: Frontenisa goizean eta sagardo eta txorizo dastatzea arratsaldean.
  • Leioa: Gazte eguna.
  • Izura: Korrika eguna.
  • Lizarra: Umeentzako jolasak.
  • Tafalla: Herri afaria.
  • Zintroniko: Poteoa, herri bazkaria eta jolasak.
  • Hendaia: Herri bazkaria.
  • Hernani: Korrika sagardotegia.
  • Arbizu: Korrika txikia.
  • Uharte Arakil: Korrika txikia.
  • Iruñea: Korrika festa.
  • Kaskante: Korrika txikia.
  • Tutera: Ilargiaren sekretua filma.
  • Obanos: Korrika txikia.
  • Larraun: Afaria.
  • Zaldibia: Xomorroak, bizitza lorontzian izeneko haurrentzako musikala.
  • Zestoa: Tunning erakustaldia.
  • Barakaldo: Korrika eguna.
  • Durango: Korrika jaialdia.
  • Elorrio: Bertso saioa.
  • Erandio: Afaria.
  • Mungia: Afrika Bibang-en kontzertua.
  • Derio: Karidadeko Bentaren kontzertua.

Martxoak 13

  • Murtxantetik Bardeetara: Mendi irteera.
  • Lasarte: Korrika jaia.
  • Urretxu: Ilargiaren sekretua filma.
  • Zaraitzu: Korrikari ongi-etorria.
  • Iruñea: Auzo bazkaria Txantrean eta Errotxapean.
  • Elizondo: Kantu bazkaria.
  • Ermua: Xake txapelketa.
  • Mallabia: Prop eta Berta filma.
  • Gorliz: Korrika jaia.
  • Santutxu: Dantzari eguna.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu