Informatikaren eta teknologiaren nazioarteko azoka garrantzitsuenetarikoa egingo da gaurtik martxoaren 16ra bitartean, Hannoverren (Alemania). 6.300 erakusketari inguru batuko dira aurten.
Sumatzen denez, telefonia mugikorrak eta kontsumoko elektronikak hartuko dute garrantzia aurtengo azokan, software enpresen eta informatika zerbitzuen hornitzaileen kalterako.
Gaurtik hasita, beraz, informatika eta teknologiako azken berritasunak ikusteko aukera egongo da azokan. CEBITen webgunean jakin dezakezue nobedadeen berri.
Erantzun
Sartu