Teknologia albisteak

Aisialdiko hezitzaileentzat lan poltsa

Erabiltzailearen aurpegia
Atzio Orexa Elizegi - Urtxintxa eskola
2005-03-09 : 19:03

Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak aisialdiko heziketaren alorreko profesionalentzat lan poltsa sortu du. Aisia.net webgunearen bitartez kudeatuko da lan poltsa hori.

Lan poltsa dinamikoa: Lan poltsa aisialdiko heziketan lan egin nahi duen orori zuzendua dago, bertan, interesatuek alta behin eman ondoren, euren curriculumak eguneratuak edukitzeko aukera izango dute: batetik datu pertsonaletan aldaketak egon badira, bestetik ikastaro berriak zein esperientzia berriak baldin baditu interesatuak. Alta ematerakoan erabilitako pasa-hitzaz baliatuz, aldaketa guztiak on-line egin ahal izango ditu, curriculuma eguneratua edukitzea lan samurrean bihurtuz.

Datuen pribatutasuna: Urtxintxa eskolak jaso eta kudeatuko ditu curriculum hauek, datuak bakarrik lan eskaintzak helarazteko erabiliak izango direlarik. Erabiltzaileak erabaki beharko du alta emateko formularioan, beste erakunde batzuk Urtxintxari profil zehatz batetako profesionalen eskaria egiten diotenean, bere datuak igorriak izan daitezkeen ala ez.

Informazio gehiago edo aisia.net webgunean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago