Iazko arrakasta ikusita, aurten ere jardunaldiak antolatu ditu Euskal Naturista Elkarteak. "Nudismoa eta Legeria" izango da aurtengo jardunaldien gai nagusia. Jardunaldiokin jakinarazi nahi duguna da estatu espainiarrean nudismoa legala dela edozein leku publikotan. Bilbon eta Gasteizen izango dira ekitaldiak.
Kanpainak bi alderdi izango ditu:
- Nudista kolektiboa babesten duten eskubideen berri emango da (konstituzionalak eta Eskubide Unibertsalak).
- Erakundeei zuzenduta ere egongo da kanpaina; eskubide horiek gauzatu ditzaten eskatzen diegu.
Jardunaldi hauetan Artxandako Igerilekuaren Ordutegi Nudistaren 5. urteurrena ere ospatu nahi du ENEk. Izan ere, Artxandakoa da nudistentzako ordutegia duen EAEko lehenengo igerilekua eta estatu espainiarreko bigarrena.
Jardunaldien egitaraua: "Nudismoa eta Legeria"
Bilbo
- Martxoaren 7tik 12ra, "Kataluniako II Kros Naturista" erakusketa, La Bolsa eraikinean (Pelota kalea, 10). Erakusketarako argazkiak Club Catalá de Naturisme -k utzitakoak dira. Proba egin zuten Fonolleko herri naturistan.
- Martxoak 13, 17:00etatik 19:00etara. Kolektiboaren topaketa Artxandako igerilekuan, nudista ordutegian.
Gasteiz
- Martxoan. Argazki erakusketa: "Fragmentos,
Fracciones". Kantabriako Nazioarteko III Aquatlhon Naturista. Hikaateneoan (Pintureria, 13). 2003ko uztailaren 13an egin zen proba Somocuevas hondartzan.
- Martxoak 19, 18:00etan. Hitzaldia: "Nudismoa eta Legeria". Hizlaria: Maite Vicuña, ENEko presidentea. Zohargi zentroan (Medinabeitia, 6). Hitzaldiaren ondoren, Sauna-Relax zentroko instalazioak erabiliko dira.
Informazio gehiago duzue ENE elkartearen webgunean.
Erantzun
Sartu