Ligatzeko webgunea Bilbon: Lagunak edo bikotekidea topatzeko
Izena ematen dute webgunean eta Bilboko taberna batean elkartzen dira zortzi neska-mutil. Zortzi minutu dituzte elkar ezagutzeko. Denbora hori pasatu eta gero, Topaleku.com-eko gune mugatu batean jarraitzen dute zita, bakoitzak zortzi pertsona horien artetik nahi duenarekin.
Webgunean jartzen duenez, "giro atseginean eta sexu zaletasun guztietako pertsonekin" ligatzeko gunea da. Bilboko Le Club lokalean egiten dira topaketak, Erriberako merkatuaren aurrean. Hemen egingo diren hurrengo topaketen berri.
Bestelako topaketak laster
Oraindik, horrelako topaketak bakarrik eskaintzen dituzte (29 euro ordaindu behar da topaketa bakoitzeko). Laster ibilaldiak, asteburuak, jaiak, bidaiak eta afariak eskainiko dituzte.
Atal batzuk euskaratu gabe
Euskaraz eta gaztelaniaz dago webgunea, baina atal batzuk euskaratu gabe daude oraindik; esperientziak eta aholkuak atalak, adibidez. Gazteleraz pentsatuko zuten lehenengo, nonbait.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.topaleku.com
Erantzunak kargatzen...