Ikastaro bat Amazonasen, eta euskaraz
2005-02-18 14:02
Mamori art lab mugimenduak antolatuta, hainbat ikastaro labur antolatu dituzte Brasilen, ekainetik urria bitartean. Astebeteko iraupena dute, eta argazkilaritza, soinua, arkitektura eta diseinua hizpide dituztela ariko dira lanean. Leku paregabean dago Mamori, eta egonaldia ahaztezina eginen duten hainbat faktore badago.
Euskaraz
Euskara ere adituko da, irakasleetako bi Asier Gogortza eta Xabier Erkizia beratarrak izanen baitira.
Informazio gehiago nahi duenak, prestatu duten webgunean topatuko du, euskaraz ere badagoena:
Erantzunak kargatzen...