Teknologia albisteak
1

Gipuzkoako Udal Euskaltegiek webgune berria dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-02-17 : 17:02

Gaur jarri dute on-line webgune berria. Diseinu eta eduki berriak ditu webguneak. Gipuzkoako Udal Euskaltegien gaineko informazio guztia aurkituko duzu bertan. Euskaraz eta gaztelaniaz dago webgunea.

Besteak beste, Udal Euskaltegien gaineko informazioa, ikasleen txokoa, helbide interesgarriak eta albisteak biltzen ditu webgune berriak.

Lau atal nagusi

  • Nortzuk garen: Udal Euskaltegien sareari buruzko informazioa, metodologiari buruzkoa eta eskaintzaren gainekoa aurkituko duzu atal horretan, besteak beste.
  • Txokoa: Euskara ikasten ari denaren txokoa. Euskarazko irakaskuntzan dauden mailak, dauden azterketak eta titulazio ofizialak, euskarazko produktuak... horien guztien berri izango du ikasleak.
  • Helbideak: Ikaslearentzako hainbat helbide interesgarri.
  • Albisteak: Udal Euskaltegiei buruzko albiste orokorrak eta euskaltegi bakoitzekoak biltzen ditu atal horrek. Albisteak, gainera, XML feed bidez jaso ditzakezu.

Artemanek egin du webgunea

Artemanen bidez berritu dute webgunea Udal Euskaltegiek. Artemanek gehitu du edukia eta egin ditu gestioak webgunea berritzeko. Webgunea egiterako orduan, honako ezaugarri hauek hartu dira kontuan:

  • Eleaniztasunerako prestatuta egotea
  • Kudeatzeko erraza izatea
  • Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzea
  • Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta izatea
  • Diseinu korporatibora moldatzeko gauza izatea, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.

Alde teknikoa, CodeSyntaxek garatu du, Korpoweb plataforma erabiliz.

Beste Webgune Euskaldun Bat: www.udaleuskaltegiak.net

Erantzunak

Pernan Goñi Olalde
2005-02-23 : 13:30

Kaixo! Pernan naiz berriro, Animatukoa. Saiatu naiz weben bidez mezu bat igorri eta ezin izan dut. Errore hau eman dit. Saiatu naiz Mac-eko Firefox eta PC-ko Firefox eta Explorerekin. GRRRR!





Zope Error

Zope has encountered an error while publishing this resource.



Error Type: TypeError

Error Value: expected string, unicode found

Erantzun

Sartu