U2ren kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai
Iritsi da azkenean eguna. U2k Donostian emango duen kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 09:00etatik aurrera. (Azken ordua: saldu dira txartelak, 15:54an agortu dira)46,25 eta 76,25 euro artean balio dute sarrerek eta bakoitzak sei eros ditzake. Dendetan ez ezik, Internetez ere eskuratu daitezke.
Ticktackticket.com webgunean erosi daitezke sarrerak. Bestela, telefonoz (902 15 00 25) edo baimendutako dendetan erosi ditzakezue. Internetez egin nahi baduzue erosketa, kontuan hartu Ticktackticket.com webgunea Explorerrekin bakarrik ikusten dela.
Azkar ibili behar
Madril eta Bartzelonan eman behar dituzten kontzertuetarako salduta daude sarrera guztiak. Saltzen jarri ziren egun berean agortu ziren sarrera guztiak. Hemen Madrilen egin zen salmentari buruzko artikulu bat.
Ea Donostiako kontzerturako sarrerak ez diren hain azkar agortzen. Hala ere, Madrilen eta Bartzelonan baino sarrera gutxiago egongo dira Donostiako kontzerturako. Zorte on sarrerak eskuratu nahi dituzuenentzako.
Kontzertua, abuztuaren 9an
Abuztuaren 9an joko du U2k Donostian, Vertigo Tour 2005 biraren barruan. Disko berriari, kontzertuari eta birari buruzko informazio gehiago duzue Hiru.com-en.
Erantzunak kargatzen...