Kaleratzear da Joxe Aranzabalen liburua
Liburua Elkar argitaletxeak kaleratuko du, eta gaur hasiko da banatzen Euskal Herrian, baina aurkeztu, datorren astean aurkeztuko da modu ofizialean, hiru tokitan:
Donostian
Lehen aurkezpena izango da otsailaren 22an, Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean Eguerdian izango da, eta hitz egingo dute: Xabier Mendiguren Elizegi editorea, Luistxo Fernandez hitzatzegilea, Iban Arantzabal Sustatuko editorea eta Joxe Aranzabal, egilea.
Arrasaten
Bigarren aurkezpena egun berean izango da, Arrasaten, Monterron jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Eta han izango dira Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Irizar hitzaurregilea, Iban Arantzabal eta Joxe Aranzabal.
Elorrion
Hirugarren aurkezpena hiru egun geroago egingo da, Elorrion, udaletxean bertan. Eta hizlariak Arrasateko berberak izango dira. Arrasaten bezala, Elorrion ere Joxek argazkiak erabiliko ditu bere gaixoaldia azaltzeko.
Baliteke martxoaren hasieran beste aurkezpen bat egitea Bilbon, baina hori oraindik zehaztu barik dago.
Liburua
Liburuak kontatzen duen historia hemen sortu zen, Sustatun, 2002ko irailaren 15ean, Joxe gaixotu eta lau egunera. Egun hartan, Joxek argitaratu zuen bere mezuetan lehena izango zena, Medikuak esan dit minbizia dudala, eta izena eman diona liburuari ere. Zenbaiten ustez, mezu hark mugarri bat ezarri zuen euskal kazetaritzaren historian, ordura arte inoiz jorratu gabeko esparru bat hasi baitzuen.
Gerora etorriko ziren beste 16 mezu, bi urtean zehar idatziak. Eta liburuak denak jasotzen ditu, mezu bakoitzak eragindako erantzunik esanguratsuenekin batera.
Erantzunak kargatzen...