Nekazal Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografiko berria Euskadi.net-en
2005-02-11 11:02
Hau da EAEko SIGPACaren webgunea: arc.ikt.es/sigpac
Nafarroako Gobernuak ere badu berea: sigpac.tracasa.es
SIGPACak katastroa ordezkatzen du eta zenbait laguntza komunitario eskatzeko erreferentzia da.
Honako datuak erabili dira SIGPACa egiteko:
- Aireko argazkiak (ortofoto digitala)
- 1:5.000 eskala
- Landa-katastroaren lursailen mugaketa
- Esparruak mugatzeko lur erabileren foto-interpretazioa
SIGPACari buruzko informazio gehiago Euskadi.net -en.
Mapa geografikoak
SIGPACak nekazal lursailak identifikatzeko bakarrik balio du. Baina, lehen ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta Nafarroako Gobernuak badituzte mapa geografiko interaktiboak. Sustatun eman genuen horien berri, hemen eta hemen. Helbide hauetan dituzue zuen baserria edo etxea gertu-gertutik ikusteko mapa horiek:
- Gipuzkoa: b5m.gipuzkoa.net
- Bizkaia: web.bizkaia.net
- Nafarroa: sitna.cfnavarra.es
Erantzunak kargatzen...