Ez da posible
2005-02-15 14:02
Beraz, datozen hauteskundeetan gizarte multzo bat bozketa eremutik kanpo uztea, gainerako kasuen larritasun bera du baina gizarte osora zabalduta. Ez da posible zergak ordaintzeko garaian denok berdinak izatea edota gobernutik hartzen diren erabakiekin zintzo-zintzo jokatzeko eskatzea, gero eskubideak bermatzeko garaian mugak ezartzen badira. Edo bata edo bestea.
Kontuak horrela, gizartean pairatzen ditugun beste injustizia-mota batzuekin pareka daiteke honakoa hau: etorkinen babes eza, homosexualen eskubideen aitortza...e.a. Gizarte normalizatu bat eraiki nahi badugu guztiok egon behar dugu, eta guztion ardura da horretarako baldintzak sortzea eta bidegabeak izan daitezkeen hauteskundeak saihestea.
Erantzunak kargatzen...