"Nonbait", euskal produktuen dendarik handiena, orain Interneten
Katalogo zabala
Nonbait.com webgunean ehunka euskal produktu dituzte eskura, hemendik aurrera, mundu osoko internautek bai eta hemengoek ere, jakina! Katalogoa ia astero handitzen da, eta dagoeneko zabal-zabala da eskaintza: artisautza, etxerako gauzak, musika, DVDak, liburuak, arropa, oroigarriak eta abar.
Nonbait denda fisikoak bost urte daramatza Gasteizko hirigunean, Euskal Herriarekin eta euskal kulturarekin lotura zuzena duten salgaiak merkaturatzen. Andre Maria Zuriaren plaza eta Alde Zaharraren arteko mugan kokatuta, euskal gaiei buruzko produktuak eskaintzen dituen saltokirik handiena da.
Software librea Linux zerbitzarian
osCommerce software librea erabili da Nonbait.com eraikitzeko. Doakoa izanagatik ere, malgutasun handiko sistema da, eta oinarrizko egitura norberaren gustura moldatzeko aukera ugari ematen ditu. Bilboko Hostalia hosting enpresaren Linux zerbitzarietan du ostatua Nonbait.com-ek.
Erantzunak kargatzen...