Sustatu logoa Teknologia albisteak

Telesforo Monzon gogoan, bere literatur lan denak sarean

1904ko abenduaren 1ean jaio zen Bergaran Telesforo Monzon. Duela 100 urte. Gaur, bere jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko, bere literatur lan guztiak biltzen dituen gunea jarri dugu Armiarma.com atarian.

Telesforo Monzonek idatzitako 5 antzerki obra, bere artikuluak biltzen dituen Langosta baten inguruan bilduma (Elkar, 1995) eta aspaldian argitaratutako 3 poesia liburu.

Urrundik (1945, Graf Cultura).

Gudarien egiña (1947, Graf. Moderne)

Olerki solteak (1986, Jaizkibel)

Horrez gain, berriki Koldo Izagirrek Abertzaletasunaren Museoan aurkitutako 8 poema inedito ere sarean daude jada.

Telesforo Monzonen literatur lanak

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu