Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak ikerketa egin du on-line erosketen gainean. Azterketaren emaitzek azaltzen dutenez, on-line komertzio webgune ugarik ez dituzte salmenta baldintza guztiak betetzen; hain zuzen ere, aztertutako webguneen erdiak betetzen ditu on-line komertzioaren gaineko lege guztiak.
Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak informatika eta elektronika produktuak saltzen dituzten 45 webgune komertzial aztertu ditu. Kontsumo Zuzendaritzak gogorarazi du Internet bidez erosten denean, eskaintzak eroslearen interesak babestuko dituen zenbait datu derrigorrez izan behar dituela. Hona adibide batzuk:
Aldi berean, egiaztatu behar da erosleak kontratazioaren gaineko baldintza orokorrak eskuragarri dituen. Gomendatzen da formularioa zehatz mehatz irakurtzea eta erosketaren dokumentuak gordetzea erreklamazio posibleetarako.
Kontsumo Zuzendaritzaren arabera, aztertutako webguneek:
Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak kontsumitzaile eta erabiltzaileei gomendatu die Internet bidezko erosketen gaineko eskubide eta baldintzak ezagutu ditzaten; lege babes guztiak izateko.
Erantzun
Sartu