Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak garatzen duen on-line bidezko prestakuntza teknikoak bigarren aldiz lortu du Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak etekinik lortzeko helbururik ez duten erakundeek sortutako material multimedia berritzaileei ematen dien saria.
eIMHk hirugarren saria jaso du Espainiako Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak (CNICEk) antolatzen duen 2004 edizioko multimedia materialeen lehiaketan. 2002 urtean bigarren saria eIMHko "CNC 8050 Tornua programazioa" ikastaroak lortu zuen.
CNICEk 1999 urtetik kaleratzen du deialdia urtero, ikasgelan bai on-line edo baita bertan erabilgarriak diren euskarri multimedietan diseinatutako material kurrikularrak saritzeko.
IMHko on-line ikastaro teknikoak guztiz didaktikoak dira. Honela, arin eta zuzen IMHko webgunearen bidez sartuz, ikasleak simulatzaileekin egin ditzake ariketak eta ikastaroa bere gain dagoen tutore baten laguntzarekin jarraitu. Edukiak IMHko irakasleek landu dituzte, lanbide heziketa iraunkorreko ikastaroetan lortutako esperientzian oinarrituz.
Pasa den hilean Europako Elearning Awards-en aurkeztu ziren 1.021 lanetatik, lehen 100 hautatuetako bat IMH izan zen.
Erantzun
Sartu