Software librearen gaineko telebista saioa Hegoafrikan
Shuttleworth Foundation-en laguntzaz ekoiztu dute Go_Open. Lehenengo atalean Richard Stallman eta Robin Rowe-ri egindako elkarrizketak eman zituzten, baita Pick an Pay-en gaineko erreportaje bat ere. Bere azpiegitura gehienetan Linux erabiltzen duen Hegoafrikako minorista handienetakoa da Pick and Pay.?
Datozen ataletan Linus Torvals edo Bruce Perens eta Eric Raymond (Open Source ekimenaren fundatzaileak) bezalako jendea elkarrizketatuko dute.
Programa babesten dute Shuttleworth Foundation-ek, Hewlett-Packar South Africa-k, African Research Institution CSIR-ek2 eta Canonical Ubuntu-k.
Laster Interneten jarriko dituzte atal guztiak
Hegoafrikako SABC 2 telebista katean ematen dute, larunbatero, 17:30ean. Laster jarriko dituzte atalak programaren webgunean: www.go-opensource.org/go_open
Informazio gehiago duzue albiste honetan.
Erantzunak kargatzen...