Consumer-ek ikerketa egin du on-line banketxeen gainean. 55 ezaugarri eta prestazio aztertu ditu. Interneteko bankua tradizionala bezain segurua da, baina izan beharko lukeena baino on-line maila txikiagoa du.
Consumer-ek egindako ikerketan ondorioztatu da on-line banku baten bezeroarentzat komenigarria dela bankuko bulego bat gertu izatea; aztertutako 15 entitateetatik zortzitan, hainbat gestio egiteko edota alta emateko bulegora joan behar dute bezeroek. Azkerketa gainditu duten hiru on-line banketxe daude: BBVA "ongi" batekin; eta Patagon eta eBankinter "oso ongi" emaitzarekin.
Ondorio nagusiak:
- Banku tradizionalek duten "bulego birtuala" bere eskaintzaren osagarria da, ez ordezkapena. Operazio ugari egiteko, oraindik ere, bulegora (fisikoa) joan beharra du bezeroak.
- Kontrako aldean, guztiz on-line bankuek mugak jartzen dituzte beste bulego fisikoetan operazioak egiterako orduan.
- eBankinter bankuak bakarrik ahalbidetzen du tramite guztiak on-line egiteko modua eta ez du mugatzen bezeroaren presentzia fisikoa bulegoetan.
- On-line bankuek alta emateko ezartzen dituzten epeak luzeegiak dira: bederatzi kasutan hiru aste baino gehiago itxaron behar du bezeroak on-line bankua erabili ahal izateko (kontua, segurtasun klabea, debito txartela eta PIN-ak).
- On-line bankuen webgune gehienak zerbitzari, nabigatzaile eta konexio modu desberdinetarako prestatuta daude.
- Aztertutako 15 on-line bankuetatik bat ere ez dago prestatuta erabiltzaile minusbaliatuentzako.
- Orokorrean, segurtasun eta bezeroei emandako informazio esparruan lortu dute nota altuena.
Consumer-en webgunean eskuratu daiteke ikerketaren gaineko informazio gehiago
Erantzun
Sartu