Industri ingurunean punta-puntakoa den mekanizazio prozesu berri honen erakustaldia antolatu du Makina Erremintaren Institutuak. IMHk abiadura handiko makina ekarri berri du bere lantegira eta makina horrek ekarri duen teknologia eta ezagutza izango dira jardunaldiko ardatzak.
Azaroaren 29an, 15:30ean, IMHk erakustaldi jardunaldia antolatu du "Abiadura Handiko Mekanizazio moldeetan eta matrizeetan" gaiari buruz, Teknikerrekin elkarlanean.
Abiadura handiko mekanizazioa, manufaktura industrian, kontzeptu iraultza ari da eragiten. Gaur arte nahikoak ziren mekanizazio prozesuak zaharkituta geratu dira, ebaketa erreminta berriak eta mekanizazio estrategia berriak sortu direlako eta makina-erremintak gero eta azkarragoak eta zehatzagoak direlako.
Abiadura handiaren bidez, moldeak mekanizatzeko denbora murriztapen nabarmenak lortzen dira.
Teknologia berrietan ongi prestatutako ikasle promozio berriei bultzada emateko asmoz, Makina Erremintaren Institutuak punta-puntako ekipamendua sartu du berriki, gero eta lehiakorragoa den industri inguruneari erantzuteko bereziki.
Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa Sailburuordetzak 2003an proiektua martxan jarri zuen eta IMHk Euskadiko beste 6 zentruk bezala, abiadura handiko makina sartu zuen bere lantegian.
Helburu nagusia dokumentazio teknikoa sortu eta ondoren hezkuntza sisteman sartzea litzateke, dagokion irakasleak prestatuz. Proiektuak ere ikastetxe eta enpresen arteko zubi bihurtzea nahi du.
Egun langileak mota honetako mekanizazioan prestatzeko hutsune handia dago. Horregatik IMHk proiektu honen bitartez ondorengoa lortu nahi du:
Jardunaldietara etortzeko interesa duenak izena eman dezake 943 74 41 32 telefonora deituz, imhABILDUAimh.es e-posta helbidera mezua bidaliz edo 943 74 41 53 fax zenbakira idatziz.
Jardunaldia dohainik da eta plaza mugatuak ditu (20 lagun).
Erantzun
Sartu