Euskaldunok badugu aukera berri bat Internet bidez gauzak saltzeko, erosteko, bidaiak konpartitzeko, lana eskaini edo eskatzeko... Iragarkiak.net da horretarako euskarazko atari berria.
Mikoleta Euskara Elkarteak Iragarkiak.net ataria sortu du euskaldunon arteko salerosketak errazteko. Zuhar Informatika Zerbitzuak-ek egin du webgunearen garapena.
Zazpi ataletan banatuta daude iragarkiak:
- Lana - Zerbitzuak
- Informatika
- Ibilgailuak
- Etxebizitzak
- Lagunak - Bidaiak
- Bestelakoak
Mota guztietako iragarkiak sartu daitezke eta doakoa da zerbitzua. Hala ere, iragarkiarekin batera argazkia sartu nahi bada, ordaindu egin beharko da.
Arauak
Hemen iragarkiak sartzeko arau batzuk:
- Testua. Iragarkiaren testua idaztean, ahalik eta laburren eta zehatzen egitea komeni zaizu, lehenengo 4-6 hitzetan eskaini nahi duzuna argi geratu behar delarik. Guztira, 50 bat hitz daude iragarkiak osatzeko. Ez ahaztu kontaktatzeko era jartzea. Ez erabili hizkera desegokia (hitz sexistak...).
- Data. Iragarkiak, gutxienez, aste baterako jartzen dira eta, gehienez sei hilabeterako.
- Menu nagusietan agertzea+argazkia. Iragarkia hobeto erakustea nahi baduzu, badago nabarmentzeko bi aukera:
- Menu nagusian agertzea. Hemen kokatuz gero, webgunera sartzen direnek erraz ikusiko dute zeure iragarkia. Horrez gain, atalaren menuaren hasieran ere (Etxerako gauzak, Informatika... klikatzean) agertuko da. Eta, azkenik noski, atalaren iragarkien zerrendaren hasieran.
- Atalaren menu nagusian agertzea. Erabiltzaile batek atal bat klikatzean ikusiko da hasierako iragarkien artean. Bestetik, atala zabaltzean ere, hortxe agertuko da, iragarkien zerrendaren aurreko aldean.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.iragarkiak.net
Oso ongi pentsatuta.Horrela mila egin behar dogu.Bejondeizula!!!!!!