Enpresak badu zer irabazirik blog batekin. Atzo bertan, Jose Luis Orihuela adituak hamar arrazoi eman zituen blog bat sortzeko enpresan.
Jose Luis Orihuela irakasle eta adituak hitzaldi bat eman zuen atzo arratsaldean Miñaoko Teknologia Parkean, Gasteiz ondoan, eta hirurogei bat lagunen aurrean, hamar arrazoi eman zituen zergatik enpresek beharko luketen bloga erabili:
- Hurbiltasuna. Inportantea da enpresek hitz egin dezaten. Horrek hurbildu egiten ditu bere bezeroengana. Blog bat erabiltzea da aurpegi bat eta ahotsa ematea enpresari.
- Ikusgaitasuna. Bilatzaileek biziki maite dituzte webguneak, ondo idatzita baldin badaude, eguneratuta eta lotura egokiekin. Kasu horietan, blogak sekulako erreminta dira enpresa ondo kokatzeko.
- Feedbacka. Kanpotik datozkeen iruzkinak informazio iturri baliosak dira.
- Hedabidea. Publizitate iragarle izateaz gain, enpresa bihurtzen da komunikazio bide.
- Krisia. Hona hemen erreminta bat gehiago, kudeatzeko krisi egoerak komunikazioaren ikuspegitik. Itxaron gabe hedabideek zer esaten duten, enpresak bat-batean erantzun dezake krisi egoeretan.
- Ikasketa. Enpresa etengabe ari da ikasten, eta horretarako ezinbestekoa du informazioa ondo kudeatzea.
- Eraginkortasuna. Bloga da proiekzio naturala enpresaren Harreman Publikoen departamentuarentzat eta baita Prentsa Gabinetearentzat ere.
- Eguneratzea. Blog bat modu egokia da webgunea eguneratuta edukitzeko.
- Leialtasuna. Blogak bitarteko egokiak dira komunitateak sortzeko. Bezeroei ematen bazaie erreminta bat harremanetan jar daitezen elkarren artean, horrek loturak sortzen ditu.
- Berrikuntza. Zure lehiakiderik berrizaleena ere oraindik ez dauka blogik. Orain duzu aukera haren aurretik jartzeko.
Bere hitzaldiaren luzapen moduan, Orihuela irakasleak beste zazpi urrats aipatu zituen, proba egin nahi duten enpresentzat. Urrats horiek aipatzen ditu eCuaderno blogean, non baliaibe ugari zerrendatzen baititu, irakurleak ikusi eta proba egin dezan.
Jardunaldiak: blogak eta enpresa
Atzoko jardunaldiak Araba Enpresa Digitala erakundeak antolatu zituen, eta bertan parte hartu zuten, Orihuela irakaslearekin batera, honako aditu hauek:
Erantzun
Sartu