VIII. Tokiko Historia Jardunaldien barne, Eusko Ikaskuntzako Historia-Geografia Sailak antolatu ditu "Genero diskurtsoak eta praktikak. Emakumeak eta gizonak Euskal Herriaren historian" izenburupeko jardunaldiak. Azaroaren 11, 12 eta 13an egingo dira, Bilbon (Eusko Ikaskuntzaren egoitzako Areto nagusian, Maria Diaz de Haro kalea, 11-1.).
Diziplina eta ikuspegi askotatik aztertuko da genero harremanen historia, eta hainbat ikuspegi (ekonomikoa, ideologikoa, juridikoa, soziala, etnografiko-kulturala ) erabiliko dira azterketa mikrohistorikoak aurkeztu eta eztabaidatzeko orduan, ukituriko gai guztiei buruzko ekarpen prospektiboek eta eztabaidek sarbidea izango dutelarik. Tokiko Historiaren Jardunaldietan ohikoa denez, Antzinatetik gaur arteko guztia barne hartzen du ikergaien kronologiak.
Eusko Ikaskuntzaren webgunean eskuratu daiteke jardunaldi hauen egitarau osoa Hasiera hitzaldien ostean, hainbat komunikazio aurkeztuko dira, gaiaren inguruko hainbat aspektu jorratuz. Gainera, komunikazioen ondoren, galderen tarteak ere izango dira.
Izen-emate buletina ere Eusko-Ikaskuntzako webgunean eskuratu daiteke.
Erantzun
Sartu