Euskadiko Prestakuntza Arautu Gabeko Ikastetxeen Federazioak KZguneen aurkako salaketa ezarri du. Federazioaren ustetan, KZguneek bidegabeko lehia egiten dute informatika akademia pribatuen aurrean.
Federazioaren iritziz, azken urtean zehar, akademien sektorean izandako mugimenduek bultzatu dute salaketa ezartzera. Federazioak jakinarazi duenez, azken urtean, hainbat akademiak ateak itxi dituzte (Gasteizen bostek, esaterako) eta beste batzuk ez daude egoera onean; gainera, adierazi dute Eusko Jaurlaritzak auzian izandako jarrera ere ez dela zuzena izan.
Erreklamazioa datozen asteetan Konpententziaren Defentsarako Zerbitzuan aurkezteko asmoa dute; eta horrek irregulartasunen bat aurkituz gero, auzitegira bideratuko du. Erreklamazioak bi aspektu ditu:
Gai honen aurrean, Eusko Jaurlaritzaren ustez, KZguneen jardunak ez du akademia pribatuen jardunean eragiten. KZguneek oinarrizko ikastaroak ematen dituztela dio, "informatika klasikoa" ukitu gabe.
Oraingo salaketaz gain, izan dira KZguneen aurkako ekintzak lehen ere. Hona bi:
Erantzun
Sartu