Teknologia albisteak
1

Bushek irabazi du Ohion eta beraz, irabazle izan daiteke

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - sustatu
2004-11-03 : 09:11

11:10ean eguneratua: George Bush izango da presidente, seguruenez. Ohioko botoak zenbatzea falta da baina hor ere nagusi izango dela uste da. Oraindik postaz iritsitako 210.000 botu kontatu behar dituzte eta horiek kontatuta, Ohioko emaitza ofizialak 10 bat egun barru jakingo dira.

Oraindik ez dago irabazle garbirik, Etxe Zuriak dio Ohio eta Nevada errepublikarren esku daudela, New Mexicoko emaitza jakitea falta da. Bushek esan du horko emaitza agertu arte ez dela jende aurrean agertuko.

Guztiek Bushi ematen diote garaipena, baina demokratek ez dute esperantza galdu eta azken botuak kontatu arte ez dute galdu dutenik esango.

Demokraten abokatuek Ohioko kontaketa inpugnatuko dutela esan dute. Horrek atzeratuko luke kontaketa.

Uste zen parte-hartzeak Kerryri egingo ziola mesede, baina alderantziz gertatu da: botua eman duten berriek Bushen alde egin dute.

8:51eko albistea: Lehen presidente izandakoak jarritu dezake presidentzian. Botoak kontatzeko daude oraindik, baina hasi dira agentziak Bush-i presidentzia ematen. Efe Agentziak, esaterako, esan du berriz presidente izango dela.

Abstentzioa oso txikia izan da hauteskunde hauetan. Bushek lortu ditu Kerrik baino hustesleku gehiago. Kerriyk 238 lortu ditu eta Bushek 11 gehiago.

Ohaion, %51 lortu omen du Bush-ek. Goizeko 9:20 direnean beste 1.000 botoren aldea hartu dio Bushek Kerryri Ohion. Aldea handitzen doa, beraz.

Nevadan ere botoen aldea handitzen doa Bush-en fabore. Nevada estatu errepublikanoa izan da da azkenengo urteetan.

Fox telebistak ere esan du Bush irabazle dela. Telebista guztiek oraindik ez dute ziurtatu, baina tertulietan-eta hasi dira Bush irabazle izango balitz moduan berbetan.

CNN-k dioenez, botoen ehuneko 52 du Bushek eta gainontzekoa Kerryk.

Behin betiko emaitza jakiteko 11 egun itxaron beharko dira. Horixe dio legeak. Goizeko 9ak pasatxo direnean oraindik ez dakigu ziur zein den irabazlea, baina Bush-en izena entzuten da han eta hemen.

Ohioko estatu idazkariak, Blackwell-ek: "ezin ditzakegu emaitzak aurreratu. Ohion ehuneko 30-50 dira boto probisionalak. Horiek kontatzeko zain geratuko gara".

Eduards atera da errepublikarrak agurtzera eta ez Kerry. Gau guztian ez da agertu ere egin Kerry. Eduards-ek esan duenez: "Gaua luze doa, baina beste gau bat ere itxaron dezakegu. Azkenengo botoa kontatzeko hitza eman genuen eta horixe egingo dugu".

Bush ere, ez da agertu ere egin. Zuhurtziaz jokatzen ari dira. Isiltasuna da nagusi. Uste da ez dela kamara aurrera aterako Bush gaur gauez.

Erantzunak

Sustatu
2004-11-03 : 18:44

Kerryk onartu du Ohion Bushek irabazi duela. Horrenbestez, Bush AEBetako presidente dela onartu du.


Stephanie Cutter bozeramaileak esan duenez, hautagai demokratak Bushi telefonoz deitu dio garaipenarengatik zoriontzen: "Congratulations Mr. President" esan dio.


Ordubete barru-edo egingo ditu Kerryk adierazpenak jendaurrean.


Erantzun

Sartu