Berrikuntzari buruzko II. Jardunaldia antolatu dute Ikerlan Teknologia Zentroak eta Mondragón Unibertsitateak, MCC eta Ezagutzaren Clusterraren laguntzarekin. Jardunaldia azaroaren 10ean izango da, Ikerlanek Arrasaten duen egoitzan.
Jardunaldia 09:00etan hasiko da eta 17:35ak bitartean hainbat adituk hartuko dute parte, hala nola, honakoek: MCCko Berrikuntza eta Garapen Zuzendari Juan Mari Uzkudunek, Cambridgeko Unibertsitateko Robert Phaal roadmapping arloan ezagunak eta Ezagutzaren Clusterreko zuzendari Monica Mosok.
Egitaraua:
**09:00etan: Harrera eta dokumentu-bilketa
09:10ean: Jardunaldiaren aurkezpena
Juan Carlos Beitialarrangoitia
(IKERLANeko Diseinu eta Produkzio Prozesuen Negozio
Unitateko Zuzendaria)
09:15ean: Berrikuntza MCCn
Juan Mari Uzkudun
(MCCko Berrikuntza- eta Garapen-Zuzendaria)
09:30ean: Berrikuntza-plana sistematizatzeko praktika egituratuak
Luis Berasategi
(Sormenean eta Jakintzaren Kudeaketan Aditua- IKERLAN)
10:40ean: Kasu praktikoa: Geyser Gastech-eko zaintza
Jesús Tomé
(Geyser Gastech S.A.ko I+Gko Zuzendaria)
11:20an: Atsedenaldia
11:50ean: Sormena erakundeetan
José Luis Montero
(Espainiarako Crea Programen eta Ulises Programen Koordinatzaile
Nagusia eta La Salle Corporative Training-eko Koordinatzailea)
13:15ean: Bazkaria
15:00etan: Kasu praktikoa: Sormenerako tailerrak EMBEGAn
Fernando Roldán
(Embega Koop.eko Marketineko Zuzendaria)
15:40ean: "Fast-start technology roadmapping"
Robert Phaal
(Cambridge-ko Unibertsitateko "Centre for Technology
Management"-eko kidea eta "roadmapping" arloan nazioartean
ospe handia duen aditua)
17:20ean:Berrikuntzarako sareak eta lankidetza
Mónica Moso
(Ezagutzaren Clusterreko Zuzendaria)
17:35ean: Jardunaldiaren amaiera
Oharra: Ingelesezko hitzaldiak aldi bereko itzulpen-zerbitzua izango du.
Ikerlan Teknologia Zentroak eta Mondragon Unibertsitateak, antolatu dute jardunaldia, MCC eta Ezagutzaren Clusterraren laguntzarekin.
Gaiarekin lotuta, enpresen berritze-beharra aipatuz, artikulu interesgarria idatzi zuen joan zen astean Ikerlaneko Juan Carlos Beitialarrangoitiak:Enpresa Berritzailerantz izenekoa. Ezagutza Cluster Elkarteak banatu zuen.
Artikulu osoa ez, baina aipamen batzuk jasota daude hemen .
Besteak beste, artikuluan berrikuntzarekin lotutako funtsezko kontzeptuak eta egoerak azaldu, eta teoria eta praktikotasuna lotzeko berrikuntza ereduen beharra aipatzen ziren.
>1) zer da roadmapping?;
2) nola idatzi behar da, roadmapping-a ala roadmappina?