Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gipuzkoa.net berritua

Sustatu
2004-11-02 12:11

Gipuzkoako Diputazioak berritu du Gipuzkoa.net. Diseinua erabat aldatu dute eta horrekin batera irisgarriagoa egin dute webgunea. Hala ere, Mozillarekin ez da ongi ikusten.

Diputazioak dio erabiltzaile bakoitzak behar duen informazioaren bilaketa errazteko hobetu dutela webgunea, baita foru erakundearen eta gipuzkoarren arteko komunikazioa hobetzeko ere.

Zailtasunak antzeman zituzten erabiltzaileek behar zuten informazioa bilatzerako orduan. Horregatik hobetu dute. Lehen, orrialde nagusitik gaikako sailkapen baten bidez iristen zen behar zen informaziora. Orain, aldiz, lau erabiltzaile moten beharren arabera antolatu dute edukia: herritarrak, elkarteak, enpresak eta bisitariak.

Horiekin batera, orrialde nagusian albisteak, agenda, eguraldiari buruzko informazioa, errepideen egoeraren gainekoa eta beste hainbat lotura daude.

Mozillarekin estilorik gabe

Albiste ona da, dudarik gabe, Gipuzkoako Diputazioak bere webgunea hobetzea. Baina, badu bere alde txarra ere. Mozillarekin ez da ondo ikusten; estilorik gabe ikusten da.

www.gipuzkoa.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu