Teknologia albisteak

EtnoMet webloga martxan da

Erabiltzailearen aurpegia
Kepa Diegez
2004-11-02 : 11:11

Antropologiak, Etnologiak eta Hizkuntzalaritzak bat egiten duten tokian eguraldiari buruz mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldia aitzaki, iruzkinak egiteko herri-gunea.

Iritziak emateko aukera

Iritziak emateko aukera

EtnoMet webloga abian da. Bertatik eguneroko honetan parte hartzeko gonbita egiten dizugu. Egunero edo ia egunero eguraldiaren inguruko kontutxo bat plazaratuko dugu zeure iritzi, ekarpen edo azalpena eman dezazun.

Gure asmoa ez da Meteorologiaz zientzia gisa jardutea, baizik eta herriak zer-nolako ikuspegia daukan eguraldiarekiko eta zeintzuk hitz erabiltzen dituen fenomeno atmosferikoak izendatzeko agertaraztea. Horrela eginez gero, gai honetan interesik daukagunok esku hartuz askotariko ikuspegiak emango ditugu aditzera.

Hiztegia

Bestalde, hiztegiari dagokionez oso interesgarria izan daiteke denon ekarpena. "Nire herrian horrela edo hala esaten da edo nik honela entzun edo erabiltzen dut". Anima zaitez eta parte har ezazu!

etnomet.blogspot.com

Erantzun

Sartu