Teknologia albisteak

Noel filmaren estreinaldia: zinean, telebistan eta erabilera bakarreko DVDan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-11-02 : 08:11

Noel filma zinemako eta telebistako pantailan estreinatuko da aldi berean, baita erabilera bakarreko DVDean ere. Erabilpen bakarreko DVDek oxigenoarekin erreakzionatzen duten geruza bat dute. Horrela, airearen eraginpean jarri eta 48 ordutara erabilgaitz gelditzen da.

Estreinaldia

Estreinaldia

Flexplay da behin erabili eta botatzeko DVD hauen sortzailea. DVDak erabili eta 48 ordutara, bakarrik deuseztatzen dira. Dagoeneko, egin dira erabilera bakarreko DVDekin proba pilotuak, Walt Disney-ren zenbait filmekin. Baina, Noel pelikula izango da zine, telebista eta erabilera bakarreko DVDean estreinatuko den lehen filma. Zehazki azaroaren 12a izango da estreinaldi eguna.

Egun horretatik aurrera, Amazon.com webgunean izango da salgai, 4,99 dolarren truke. DVD konbentzionalek baino kostu murritzagoa izango dute, bideoklubean film bat alokatzearen pareko izango da.

Ezaugarriak

Erabilpen bakarreko DVDek konbentzionalen itxura berbera dute; baina, "EZ-D" (Disc Recycling) zeinuak ezberdintzen ditu. Gainera, geruza bat gehiago dute, eta horrek oxigenoarekin erreakzionatzen du. Horrela, airearen eraginpean jarri eta 48 ordutara erabilgaitz gelditzen da; kolore beltza hartzen du eta laserrak ezin du irakurri.

Gehitutako geruzan jarritako material kopuruaren arabera, DVDaren denbora erabilgarria kontrolatu dezake Flexplay-k. Behin erabilgaitz geldituta, DVDak birziklatu egin daiteke, GreenDisk Service-n bitartez. Zigilatutako bilgarria zabaldu ezean, urtebeteko iraungipena du.

Banaketa

Erabilera bakarreko DVDen bidez, Hollywood-ek ezarritako filmen distribuzio zikloa apurtu nahi da. Hollywood-eko zine distribuzio tradizionalean pausu finko batzuk ematen dira, ahal diren irabazi gehien lortzeko asmoz: lehenengo zineman estreinatzen da filma; gero bideoklubetan alokatu edota saltzen da; gero ordainpeko telebistetan emititzen da; eta azkenik, beste telebistetan.

Flexplay erakutsi nahi du erabilera bakarreko DVDak pirateriaren aurkako irtenbidea izan daitezkeela eta baita salmenta kopurua igotzeko aproposa izan daitezkeela. Hala ere, kontrakoa esaten duenik ere bada, azken finean, 48 ordu aski baitira filma kopiatzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago