Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mandrake Linux 10.0 euskaraz

Sustatu
2004-11-04 13:11

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Mandrake Linux 10.0 argitaratu berri du euskaraz. Aurretik egindako Mandrake Linux 8.2 bertsioaren eguneratzea da.

Itzulpen-lana UZEIk eta Elhuyarrek egin dute. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du gainbegiratze-lana, Zundan enpresak konpilatze- eta koordinazio-lana, eta EJIEk koordinazio orokorra eta testeatze-lanak.

CD formatuan eskuratu daiteke Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzuan, hiru euroren truke. Bestalde, www.euskadi.net/euskara_soft helbidetik doan deskargatu daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu