Eusko Jaurlaritzak Internet bidezko kontratazio sistema berritzailea jarriko du martxan. Sarrera eta irteeren erregistro liburu digitala darama sistema berriak, baita jakinarazpen elektronikoa eta sinadura elektroniko onartua ere.
Bide tradizionalak ordezkatuz
Internet bidez enpresa hornitzaileekin kontratazioa antolatzeko sistema aitzindaria da espainiar estatuan. Bide edota prozesu tradizionalak ordezkatzea izango da Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko duen kontratazio sistema berri honen helmuga nagusia.
Sistema urrian jarriko da guztiz martxan. Atzo, hilak 20, aurkeztu zuen Bilbon Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak. Zenarruzabeitiaren esanetan, esparru honetan Europar Batasunetik datozen eskakizunei aurre hartzen zaie ekimen honekin.
Helburuak
Ekimen honek hainbat helburu ditu: eraginkortasuna gehitzea eta gestio kostuak murriztea; bai enpresa hornitzaileetan, bai Administrazioan.
Zenarruzabeitiaren esanetan, sistema berriak irizpide homogeneotasun gehiagoko kontratazio prozesuak bideratuko ditu. Aldi berean, konpetentzia sustatuko du eta euskal Administrazioaren erosketa potentziala aprobetxatzen lagunduko du; "online" merkatua eta sinadura elektroniko onartua, batez ere.
Erantzun
Sartu