Sustatu.com: Zinemaldiko lehenengo weblog akreditatua
Sustatu.com-eko akreditazioarekin joango da Zinemaldira Xabier Mendiguren Elizegi idazlea eta Sail Ofizialeko filma ikusi bezain laster emango du horren berri bai Sustatun, bai bere blog pertsonalean, Egunen harian.
Lehenengo webloga eta euskaraz
Sustatuko akreditazioarekin joango da Mendiguren eta Sustatu da aurtengo Zinemaldiak akreditazioa eman dion weblog bakarra. Eta esango genuke inoiz Zinemaldian egon den weblog bakarra dela. Garrantzi handia du horrek, jakinda, gainera, euskarazko bakarrenetakoa dela.
Hauek dira akreditazioa duten Euskal Herriko webguneak:
Iaz, adibidez, 1.238 kazetari egon ziren akreditatuta, 568 komunikabideetakoak eta horietatik 45 telebista kateak ziren. Ez dute aipatzen weblogik egon zenik, Sustatu.com da lehenengo weblog akreditatua Zinemaldian.
Erantzunak kargatzen...