Teknologia albisteak

Moda eta teknologia batera: MP3 jakan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-09-17 : 10:09

Aurrerapen teknologikoen berri ia egunero izaten dugu. Esparru ugaritan asmakuntza sofistikatu eta berritzaileak aurki ditzakegu. Oraingo honetan, moda eta teknologia batzen dituen produktu berri bat aurkeztu dute. MP3blue, irakurgailua daukan txaketa edo jaka merkatuan da.

Txaketak daraman MP3 irakurgailuak musika bi ordutan zehar erreproduzitzeko ahalmena dauka. Gainera, poltsikoetatik eskuak atera gabe sakelako telefonotik hitz egiteko aukera ematen duen "bluetooth" mikrofono sistema bat ere badauka.

Tamaina txikia

Alemaniako Rosner ehun-enpresak merkaturatuko du txaketa. MP3blue jaka elektrizitatea gidatzen duten oihalez eginda dago. Irakurgailua bular aldean kokatzen da, eta tamaina txikiko aparailua da. 128Mb-eko edukiera dauka, bi ordu musika biltzeko aukera ematen du. Bateriak 8 orduko iraupena dauka.

Aparatuaren aginteak ezkerreko besoan daude; jakak ez dauka kablerik. Kontrol panela telaren gainean serigrafiatuta dago. Bestalde, aurikularrak jakaren lepotik dute irteera. Bluetooth hikrofonoa aldiz, paparrean kokatzen da. Telefono dei bat jasotzean, automatikoki kentzen da musika.

Merkatuan 2005ean

Mp3blue jaka berria CPD moda ferian aurkeztu zuten, baina ez da merkaturatuko 2005eko otsaila arte. Hala ere, erreserbatu egin daiteke. Prezioa 599 eurokoa da.

Elektrizitatea gidatzen duten oihalak chips Infineon enpresak garatu ditu. Enpresa honek urteak daramatza ehun material inteligenteen diseinuan lanean. O’Neill":http://www.oneilleurope.com kirol erropen markak ere baditu teknologia berdina darabilten jantziak.

Erantzun

Sartu