Sustatu logoa Teknologia albisteak

58 letra ditu Interneteko domeinurik luzeenak

Sustatu
2004-09-16 14:09

Mendebaldean Bangkok deitzen diogu Tailandiako hiriburuari. Baina, bertakoek Krungthep Mahanakhon bezala ezagutzen dute; Aingeruen Hiria. Hala ere, hori 168 letra dituen izen baten hasiera besterik ez da. Hauxe da Tailandiako hiriburuaren izen osoa (tarteak irakurketa errazteko dira; ez dira izenaren parte):

Krungthep Mahanakhon Bovorn Rattanakosin Mahintharayutthaya Mahadilokpop Noparatratchathani Burirom Udomratchanivet Mahasathan Amornpiman Avatarnsathit Sakkathattiyavisnukarmprasit

Euskaraz: Aingeruen hiria, hiri handia, Buda Esmeraldaren bizitokia, Indra jainkoaren hiri menderaezina, bederatzi harribitxi dituen munduko hiriburu handia, hiri zoriontsua, jainko haragituak erreinatzen duen etxe zerutarraren antzerako errege-etxe izugarria duen hiria, Indrak emandako hiria eta Vishnukarnek eraikia.

Guinnessek Zeelanda Berriko menditxo bat du erregistratuta munduko leku-izen luzeena moduan (92 letra):

Tetaumata whakatangihanga koaua o tamatea urehaeaturipuka pihimaunga horo nuku pokaiwhenuaa kitana rahu

Euskaraz: Tamateak, belaun handiak zituen gizonak, mendiak igo eta irensten zituenak, lur-jale bezala ezagutzen zenak, bere maiteari txirula jo zion lekua.

Hurrengo hau, Galeseko herri bat, hirugarrena da zerrenda honetan, baina Interneten domeinu duen marratxorik gabeko izenik luzeena da (58 letra):

Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch.com

Santa Mariako eliza, hurritz zuriaren abelbidean dagoena, ur-laster eta koba gorritik gertu dagoen San Tysilio elizaren ondoan.

Microsiervos blogean irakurri dugu bitxikeria.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu